XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KULTURA ETA TURISMO SAILA Kultura eta Turismo Sailaren 1988ko Otsailaren 22ko Agindua, Euskadiko Autonomi Elkarteango diskogintzarako dirulaguntzak araupetzen zituen 1987ko Irailaren 16ko Aginduan jasotako hainbat aspektu 1988ko ekitaldirako egokitzen duena.Euskadiko Autonomi Elkartearen 1988.erako Aurrekontu Nagusiak onarturik ez egotearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzak berriro jartzen ditu indarrean
Berauek 1987. ekonomi urtean zehar erabiltzekoak zirenez, aipaturiko Dekretuko 2. Atalak esku ematen die Sail ezberdinetako Sailburuei hitzez hitz diotenarik bat ez datozen nahitaezko epeak eta bai gainontzeko baldintzak eta betebeharrak ere jartzeko.
Beraz, ERABAKITZEN DUT:
Laguntza hori honetan datza: Agindu honetan jarritako baldintzak bete ditzaten diskoak erosi egingo ditu Kultura eta Turismo Sailak, baina gehienera eta bakoitzeko 500 ale eta dendetako prezioaren, BEZ barne dela, %30eko beherapena egin ondoren.
b) Ale bakoitzaren prezioa, BEZ barne, 1.500 pezetatik beherakoa izatea.
c) 1988. urtean eskatutako Legezko Erroldapen-Zenbakia izatea.
d) Administrazio-egoitza Euskal Herriko Autonomi Elkartean izan dezaten abestiegile edo abeslarien abestiak izatea.
e) Lehenengo argitalpenekoak eta gutxienez 1.000 alekoa izatea.
f) Diskoaren aurkezte-azaleko testua eta horrekin batera doazen argipide orriak, horietako erdiak gutxienez euskaraz idatzita egotea.
b) Elkarte, iraskunde eta herri-erakundeek argitaratutako diskoak, nahiz eta hauek Diskogintza-Enpresen Erroldean sartuta egon.
c) Egileek beroiek ateratako diskoak eta saltzeko gai ez direnak.
d) Disko-Klub eta antzeko enpresek atera eta bertako bazkideek edo atxikitakoek baino eros ez ditzaketen diskoak, eta epeka nahiz etxerik etxe saltzeko berariz ateratakoak.
e) Literatur argitalpen, lan-koaderno edo antzekoekin batera ateratzen diren diskoak.
Eskabidean honako hauek zehaztu beharko dituzte: a) Eske-egilearen izena, helbidea, N.A.N, eta zein izaeratan egiten duen eskabidea.
b) Izena, helbidea, telefonoa, Diskogintza-Enpresen Erroldapen-Zenbakia eta Zergalaritza-Ezagukari Zkia.
c) Laguntzagai den disko bakoitzaren fitxa teknikoa, bertan ondoko hauek adierazi beharko direla: Izenburua eta hitzen egilea, musikagilea, abeslariak, abestiak, erreferentzi zkia. eta argitaratutako ale-kopurua eta dendetako salneurria.
Atera nahi den disko edo albunaren literatur eta musika-edukinaren %50a gutxienez jasoko duen maketa eta, proiektua aurkezterakoan eginda balego, azalaren bozeto-diseinua bidali beharko dira eske-idazkiarekin batera.
d) Ordaindu beharreko zergak kitatuta dituelako egiaztagiria.
Laguntza-hartzaileak ordainkizun zergak kitatuta dituela ulertuko da, ondoko baldintza hauek beteta baditu: 1.- Zergalaritza-Baimenaren jabe izatea.
2.- Norbanakoen urteko irabaziekiko Zergapidearen, Bakunen Zergapideen, aintzin-ordainketen edo zati-ordainketen euspenen eta Balio Erantsiagatikako Zergapidearen aitorpen-idazkiak aurkeztu eta, ordaintzekoa gertatuz gero, horien zenbatekoa bankuan sartua izatea.
3.- Urteko diru-sarrera eta ordainketen zerrenda aurkeztua izatea.
Aurreko idazatietan esandakoak ondoren esaten den modura egiaztatu beharko dira: 1 puntukoa: 1.- Baimen-Jabe agiria edo azken ordain-agiria aurkeztuz eta 2.- eta 3.- puntuetakoak, dirua bankuan sartu edo, hala balegokio, ordaintze-epea luzatu izana egiazta ditzaten aitorpen-idazkiak eta agiripaperak aurkeztuz, beti ere horiek arauz aurkezteko epea eskea egin eta jarraiango 12 hilabeteetan bukatu izanaren baldintzapean.
Nolanahi ere, egiaztapen hori dagokion Foru-Herriogasunak emandako egiaztagiri batez ordezka daiteke, esandako epe-aldiak gordez.
Hartutako erabakiaren berri, eskea egin zuen enpresari emango zaio.
Proiekturen bat burutu ezingo balitz, enpresak idatziz jakinarazi beharko lioke Kultura eta Turismo Sailari Urriaren 31a baino lehen, honek beste proiektu bat aukeratu ahal izan dezan.
Jakinarazpena esandako epean egingo ez balitz, laguntza kentzeaz gain, ezin izango luke hurrengo deialdira bildu.
2.- Halaber, enpresa laguntza-hartzaileek bidalitako disko-kopuruari dagokion ordain-agiria bi aldakitan aurkeztu beharko dute eta ordain-agiri horretan salmenta prezioari egindako beherapena, hots, %30ekoa adierazi beharko da.
Gasteiz, 1988.eko Otasilaren 22an Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.